Xiru web günea bisita

• Aurkezpena


Hebentik 2004. urtekoan sortu da Xiberoan. Artea eraman usaiaz kanpoko lekuetara , herritik eta biztanletatik sortu , ibilaldi poetikoetan sartu Euskal Herriko errealitatean bermatuz, Euskarazko sorkuntzak eskaini eta Euskal Herriko beste herrialdeekin partekatu, Topaketak sortu publikoa, herriak eta gure elkartearen artean, baita artista eta biztanleen artean, ofiziozko artistak eta herrikoen artean, tradizioa eta arte garaikidearen artean, hemengo eta kanpoko jendeen artean : hona zer diren HEBENTIKen helburuak.

HEBENTIK-ek leheneko "tram"-aren geltokia erosi du, Maulen. Hortan barnen bere bulegoa, mustraka eta erakusketa gela bat, informazione iturri bat egin ditu, besteak beste.

Hebentik kolektiboaren egoitza, Matalaz karrika Maulen sos emaite herrikoiari esker erosirik.

Hebentik-ek egitarau aberats bezain hanitxa eskentzen dü :

  • Formakuntza ikastaldiak ( kanta, dantza, musika, klown)
  • Ikusgarrien sorkuntzak
  • Ekoizpenak : KD, DVD, liburuak, argazki soinulariak...
  • Ikusgarrien hedapena
  • Liburutegi bat

Gure kreazioak

Gaztelondon zer berri
Etxetaburu
Buhame eta maskaradak
Barbau Hamalau (2014)
Ketariatik Mundura
Duo ?
Pilotarhitza (2011)
No future (2011)
Xora (2011)
Ekialde (2010)
Hebentik Harat (2009/2015)
Züek Heben, Euskal Herriko atlas geo-poetiko bat marrazten
Etxebarre 007 (2007)
Oiherkoren trajeria (2006)
Buhameek Badakie berria

• Berriak

XIBEROKO DANTZA JAUZIAK
Xiberoko 55 dantzen partizio musikalak Xiberoko dantzen musikaz estudioa Xiberoko dantzaren aurkezpena (Mixel Etxekopar) Euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez Salgei : Tandem Maule - Elkar Baiona - Hebentikenean
>> Gehiago jakin
Buhameek Badakie berria
Buhameek badakie behin nontik jin ziren
Fandangoa dantzatzera egaxoekin heben
Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X)
 
Buhameak ekarri dü hürrüntik bere hitza
Txukel, papin, mandro, pani erromintxela mintza
Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X)
 
Ortzadarra ageri da abil abil aitzina
Golikautü xaramela kanta kanta gazina
Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X)

 
Egaxo : gizon eta ema...
>> Gehiago jakin

• Oraiko ikusgarriak

Züek Heben, Euskal Herriko atlas geo-poetiko bat marrazten
EUSKAL HERRIKO ATLAS GEO-POETIKOA
ZER DA HORI ?
Euskal herriak , edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Arbaila…toki bakoitzari zerk emaiten dio nortasun berezia ? errekako urak, duda gabe, baina gehiago biztanleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak…
Euskal herrien lehen musika euskararena dela iduri zaigu gehien, hiztun dagon lekuan !
Beraz ideia da herriz herr...
>> Gehiago jakin
Buhame eta maskaradak
web günea Erakusketa lekü publikoetan eta mintzaldia  (gurekin harremanetan sar erakusketa baten antolatzeko) 
>> Gehiago jakin
Gaztelondon zer berri
"Plazak xamar beltzez jaunsten ziren denboretaz ari gatzaizue Mantalina beltzak begitarteak belauniko ezartzen zituzten denboretaz..." 
Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu TTK Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimita...
>> Gehiago jakin
Etxetaburu
Jean-Christian Irigoyhenek eta Mixel Etxekoparek osotzen düen duoa
>> Gehiago jakin

• Harreman