
Hebentik
Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan
Buhameek Badakie berria | |
Buhameek badakie behin nontik jin ziren Fandangoa dantzatzera egaxoekin heben Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X) Buhameak ekarri dü hürrüntik bere hitza Txukel, papin, mandro, pani erromintxela mintza Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X) Ortzadarra ageri da abil abil aitzina Golikautü xaramela kanta kanta gazina Jauzi bat, jauzi bi, jauzi hiru, iek dui trin (2X) Egaxo : gizon eta emazte Buhame ez direnak iek, dui, trin : bat, biga, hiru txukel : txakürra papin : ahatea mandro : ogia pani : hura golikautü : kantatü gazina : haurra zergatik kantore berri hau ? Oiloño bat ebats eta altzo pean gordatzen Ai urdea, ai urdea, urde Buhame handia . Kantu hau Euskal Herriko milaka haurrek ikasi dute berrogeita hamar bat urtez, dantza sinple eta jolasgarri baten lagun, estereotipo iraingarriak zabalduz bide nabar. XIX. mendeko publikaziotan agertu bazen lehenik, gehiago herrikoituko da grabaketa batzutan agertu eta : - Oskorri taldea 2000. urtean, « Lou Peyroutou » errepikarekin, idazki zaharrak arrahartuz, biarnes kantua erreferentzia harturik. - « Aitzindariak » Xiberotar taldea 2005ean « XIBEROKO DANTZA JAUZIAK » CDan, « Aï urdea » errepikarekin. Tarte luze batez, nehor ez da hortaz asaldatu iduriz. Karikaturazko hitz hauek, urteen poderioz duda gabe, beren lehen zentzua galdua zuten. Nola ulertu bestela hainbat musikari eta erakaslek kantu hau zabal zezaten ? Euskal Herriko Buhameen historiari interesatua, Hebentik elkarteak, « Arte Herrikoi eta sorkuntza gunea Xiberoan », kantuaren bertsio berri bat eskaintzen du, Nicole Lougarot eta Mixel Etxekoparek idatzia, Buhameak aipatuz beti, baina ez mespretxuz, eta parada baliatuz ere Romani hizkuntza eta bere Erromintxela dialektoaren hiztegia ezagutarazteko. Kantariak : Sohutako ikastolako haurrak/ Txirula Ttun ttun : Mixel Etxekopar / Biolina : Sacha Standen Grabaketa : Pierre Vissler / (2023ko urtarrila) Eman eta zabal ! | |
| |
Buhameek Badakie 2023 | |
❯ Buhameak eta Maskaradak web günea | |
❯ Boutik > Buhameak, historiak gabeko jendeak ? |