
Hebentik
Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan
Gaztelondon zer berri | |
| |
"Plazak xamar beltzez jaunsten ziren denboretaz ari gatzaizue
Mantalina beltzak begitarteak belauniko ezartzen zituzten denboretaz..."
Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz
(Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz.
Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu TTK Rekalt antzerkilariak,
kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz.
Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean
kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan.
Kantu ezagunak batzu (Urxapala, Munduan malerusik...) eta ez hain
ezagunak (Montebideorat joaileak...).
XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta
moralari paratuz.
Trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahun poeta
erromantikoa izan zen, eta bere garaikoa, bertsuak eta kantuak zuten
garrantzi handiarekin jendartean. Mixel Etxekopar Jean-Christian Galtxetaburu Ttittika Rekalt Pierre Vissler | |
❯ Boutik > Gaztelondon Zer Berri Konpakt dizka / CD | |
❯ Gaztelondon zer berri Testoa | |
Zati zonbait | |
❯ Mediabask 2023/06/15 |