Batzarri

Züek Heben, Euskal Herriko atlas geo-poetiko bat marrazten

EUSKAL HERRIKO ATLAS GEO-POETIKOA
ZER DA HORI ?
Euskal herriak , edo hobeki erran euskal herriek eta herrialdeek badute berez izen eta izana, Sakana, Arratia, Arbaila…toki bakoitzari zerk emaiten dio nortasun berezia ? errekako urak, duda gabe, baina gehiago biztanleek, eta jende hauen eleek, mintzaerak, euskalkiak…
Euskal herrien lehen musika euskararena dela iduri zaigu gehien, hiztun dagon lekuan !
Beraz ideia da herriz herri ibiltzea, entzutea, biltzea, eta gure hitz-kantuekin nahastea.

NOR GARA ?
Xiberoako HEBENTIK elkarteak du xede hau eramaiten, eta hauek partaideak :
- Mixel ETXEKOPAR musikari-kantaria (Gotaine-Xiberoa)
- Jean Christian GALTXETABURU musikaria (Gamarte-Behe Nafarroa)
- Pierre VISSLER soinu grabatzaile eta moldatzailea (Montori-Xiberoa)
- Joanes ETXEBARRIA argazkilaria (Barkoxe-Xiberoa) edo Patxi LASKARAI (Ortzaize-Behe Nafarroa)

NOLA ?
Egonaldi eta emanaldi herrietan :
Euskal Herrietan zehar kurritzea, ibilera berdinarekin herri bakoitzean, hiru egunez gutigorabehera :

    Egun bat edo bi herrian iragan, soinu eta argazki biltzen, leku eta jende desberdinekin mintzatuz
    Muntaketa bat egin (audio eta argazki)
    Emanaldi bat herrian eskaini, emaitza erakatsiz, eta gure kantu-hitz eta soinuekin nahasiz
    Emanaldi horretarako herritar bat izan daiteke gomit emanaldian parte hartzeko (kantari, olerkari, kontalari….)

Liburu-disko bat agerrarazi :
Euskal Herri andana baten itzulia egin eta, Liburu disko bat agertu :
"Euskal Herriko Atlas Geo Poetikoa"

NOIZ ?
2012an hasi herriz herri eta hiru urteren buruan Liburu Diskoa agertu eta aurkeztu

Ikus emanaldi guziak: gaineko menuan > egin dügüna > aldikako ekintzak > Züek heben
Boutik > ZUEK HEBEN - ATLAS GEOPOETIKOA
Boutik > ZUEK HEBEN - ATLAS GEOPOETIKOAren 2.tomoa
Aldikako ekintzak > Züek Heben > 1. emanaldia 2012ko urtea PAGOLA