Batzarri

Xora (2011)

 Autorearen asmoa 

Duela hogei bat urte musikari gertatu iraultza bezala, zinema adierazpenari doakion teknologia (tresna numerikoak batez ere) « demokratizatu » egiten da : mogimendu horrek eragina du zinema desberdin baten sortzea, diru iturri handietarik bazter dauden gune eta jendeen adierazpena, Hego Ameriketan edo Afrikan adibidez. Ordu zen dudarik gabe xiberotarrek adierazpide hau balia dezaten, Xiberoaren erakusteko eta entzunarazteko ere.
Beraz film honek zine « gramatika » sinple bat erabiliko du, plano luze eta egonkorretan oinarriturik, Xiberoako zoko batzuen ederresteko, batez ere Larraine gaineko Pixtako etxolan. Joan-etorriaren gaia ere oinarria izanen da, lan obligazio eta arte lanaren artean, errealitaearen gordina eta ametsaren artean, natura eta hiriaren artean…..
Ixtoriak gai desberdinak jorratzen ditu, lehen lerroan transmizioa eta ondarea, kasu honetan arte sorkuntza sailetik ikusiak, baita ere lokarri hertsi eta misteriotsu horiek sorkuntza eta burujabetzaren artea ; azkenik ere sortzailea eta bere obrararen arteko harremanak…
Maisu / ikasle harreman horren adierazgarri, bi aktore nagusiek harreman desberdinak dute euskararekin : batak ama hizkuntza du eta bestea aldiz euskaldun berria da. Zinemak bere rola duke transmizio honen lekukotasuna izanez, pantailan literalki agertuko baita.
Azkenik filmak xiberoako euskalkia entzunaraziko du, errejistro bat beno gehiagotan agertuko denean : ahozko xiberotarra, egun guzitakoa, beste hizkuntzek eragiten dutena, eta beste bat, literarioagoa, abstraktu eta behar bada « garbiagoa ».


GENERIKA
 
Haurra Pako Etxebest
Gizona Mixel Etxekopar
X Jef Goienexpe
Hollywood Dominika Rekalt 
Aintzindari ülüna Jean-Marie Collen 
X-ren lagüna Xan Alkat 
Emazte Zaharra Angélique Fulin 
Marko Mixel Foucher 
Nausia Allande Errezarret 
Nerea Xantiana Rekalt 
Nausiaren alaba Inesa Decung
Nausiaren emaztea Gertrudis Albisua
Kantaria Maddi Oihenart
Kantariaren alaba Céline Oihenart
Kontzertuko taldea AGUIRRE taldea
 
Gidoia : Peio Cachenaut
 
Elkarrizketak: Dominika Rekalt
Jef Goienexpe
Peio Cachenaut
 
Musika: Jeremie Garat
 
Musikariak : Jeremie Garat
Mixel Etxekopar
Romain Larregain
Rafaël Ferreira
 
Zuzendaria: Peio Cachenaut
 
Zuzendari laguntzailea : Joana Asurmendi
Bigarren zuzendari laguntzailea : Joana Duhalde
Script : Suzanne Tatté
voir interview
Voir le blog
Boutik > XORA
Xora filma (kronika)