2011an, Peio Cachenaut-k XORA euskararazko filma sortzen dü. Geroztik bi urte oroz Hebentik alkarteak bere zinemaldittoa egiten dü, arte mündüa ikusi nahian...hebentik. Arantzazuko apostolüak Euskal Herrian, Langileak Sochaux-ko fabriketan, Afrika, Amerika, beti bada kültüraren ezabatzeko arrazua, eta beti horri bürüz, sortzeko beharra !
Heben edirenen dütüzüen dokümentüak Mauleko espartingintzaren industriaz dira. "Week end à Sochaux" filmaren projekzionean erakutsi güntüan Mauleko zinegelan. Artikülü güziak gallica.bnf.fr eta bilketa.eus güneetan edirenik izan dira; herriko kontseilüko txostenak departamentüko artxibategian.
|