KANTA LEXTARRE 2026/VII/11
Etxahun Lextarreko
plaxotean Mauleko besta betean. Izan ahal zatekean 1931. urtean, noiz
ere Iruriko poeta gazteak kantatü beitzüan "Grèves à Mauléon,
circulez! frantsesezko kobla sorta bühürria, karrikala elki
ziren ehünka langileen borrokaren süstengatzeko. Mente oso bat
igaran da, eta berriz kantatü dütügü kobla horik, gureak beitira.
Plaza bete da, arrastiri bero tzarraren ondoko itzalaren gozatzera.
Lehen herrokan lautanhogeita hamar urtetako "ordünko gazte
elibat beha dütügü, erria ezpain bihotzetan. De Souhy ahizpak ez
ziren ariaz "alderdi hortakoak behar bada, bena denborak, eta
poetaren dohainak egiten düe berea
Etxahun Iruri, gorri, bühürri,
hau zen kantaldi parte bata. Etxahun euskatzale, abertzale, bakezale
bestea. Eta interpreteak Iparragirre eta De Treville jaun kontea ber
berak, en personne! Jean Mixel Bedaxagar, eta Mixel Arotzek ez
düe otoiztü beharrik, gure arbaso artistek hontü zütüen hitzen
xaramelatzeko! "Libro etxen, dikatüraren kontrako manifestu
poetikoa asmatü züan Iruriko ameslariak, eta mügaz bestaldean
kantarazi, Caudilloa orano bizi zenean! "Ama Euskadi, hau
Garindaineko Mixelentako sur mesure josirik.
"Gure hitzak erran, berriz erran, ez daitezela ahatz,
ez daitezela gal.
Ama Euskaditik
Ama
euskara: Urdiñarbeko
arotzaren ünküdetik kantore
bero berria,
bere urteetako ikerketa eta gu denen euskararen ohoretan.
Mediterraneo eta Atlantiko bi hur handien arteko hizkuntzari
goretsia. Zaharretik berria: botzak txanbela, Xiberoko
txanbela
bera lagüntzale, eta gure lagün fidela den Jean Kristian
Galtxetabururen akordeioiaren hauspo diskreto bezain musikala, zer
galta haboro!
Etxahun
Lextarreko plaxotean. Izan ahal zatekean 1946. urteko San Nikolas
egünean, noiz Lorrainako ehünka errefuxiatü prestatzen ari
beiztiren bere sorlekü suntsitüala ützützeko, gerlako urte
bortitzenak Xiberoko etxeetan igaranik. Hortan ere Etxahun günüan,
zauri idekian hitzen pausatzeko. Hitz goxoak, bena hitz bakezale,
antimilitaristak ere erran niroke: "Ah
non, tous les vingt ans, vraiment l’on exagère / A peine se sont tus
les râles des mourants / Qu’on vient nous imposer une nouvelle
guerre
. Hau ez da historia, hau da aktualitatea maleruski.
"Frantziak berrarmatu behar dü errepikatzen dü gure (haien)
presidentak goiz arrats eta egüerditan
Goatzan gustüan gure
aragiaren kapitalismoari eskeintzera
Etxahun,
hebentik züzenean. HEBENTIK, hau gure elkartettoa, arte herrikoia
eta sorkuntza günettoa izaten egün oroz iseatzen dena
Kantaldia
ürrentü zen, eta dantzaldittoa ere izan zen. Hortan ere Etxahunek
gerla biharamenean sortü Atharraztarrak dantza jauziak eman güntüan.
Etxahun Iruri, ez, Etxahun ütürri.
Mixel Etxekopar
|