Eüskal Herriak, edo hobeki erran eüskal herriek eta herrialdeek badüe berez izen eta izana. Bakotxari zerk emaiten deio nortarzün berezia ? Errekako hurak, düda gabe, bena haboro bizizaleek, eta jente hauen eleek, mintzajeak, eüskalkiak
Aitzineko bi egünetan herrian ebiliko dira lau lagünak, Pagolar- ren eüskararen behatzen, jenteekilan kalakan, argazki hartzen: Gamarteko akordeonista, Gotaintar sonülaria, Montoriko sonü harzalea eta Barkoxtar argazkilaria. Emanaldian beren kantore müsikak eskentüko deizküe, bai eta Pagolan bildü jenteen botzak, sonüak, argazkiak ere bai |