Batzarri

Musiheska-Diska grabaketa presontegian

2007.az geroztik musika ikastaldiak egiten dira Lannemezaneko presontegian, Mixel Etxekopar xiberotarra animatzaile. Euskal presoen inguruan, beste batzuk bildu dira eta bakoitzak berea ekarri, txirula, txistua, gitarra, bateria, botza, hitza, euskaraz, frantsesez, kanakieraz, gazteleraz... Urte oroz emanaldiberezi bat prestatu dugu, kanpoko musikari kantariak gomitatuz, berea egitera, eta elkarrekin ere zerbait eskaintzera. Hona zoin ziren jin, eskertuak izan diten :

François Rossé, piano jole eta konpositorea (alsaziarra)

Euskal Herriko kantariak :

    Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Arotze, Niko Etxart, Anje Duhalde, Amaren Alabak neska talde xiberotarra (Luxi Agergarai, Ihitz Iriart, Maika Etxekopar)
    « En compagnie des barbares » antzerki taldea (Toulouse/Tolosa). haiekin Kabaret bat muntatu zen.
    Jean-Christian Irigoyen Galtxetaburu, esku soinulari baxe nafartarra
    « Pied de Biche » Antzerki musikatua : Maika Etxekopar, Hélène Jacquelot, Bruno Hollemaert
    Xiberoots talde Xiberotarra
    Eta 2017an klun ikastaldiak Pierre Vissler Xiberotarrarekin, ikusgarri batekin burutu direnak.

2018ko egitasmoa CD baten grabatzea eta argitaratzea izan da, den dena barruan sortu hitz eta musikaz. MUSIHESKA hau duzue eskuetan, ateak zabaltzeko hautua eta idekia, zubi baten eraikitzeo barnea eta kanpoaren artean.

Parte hartzaile eskerr berak zor zaizkie :

Kanten idazleak, musika sortzaileak, musikariak eta kantariak.

Diskoaren liburuxkan agertzen diren marrazki eta obren egileak : Joseba Segurola, metalezko lorea eta barneko marrazkiak. Iñaki Esparza : gitarra fabrikatzaile ditu.

Diskoan agertzen diren jendeen testuak, barnean diren presoen hitzak edo familiakoak. Kanpoko laguntzenduak, eta lehen lekhunean familienak.

Mike Devaux, bere eskuzabaltasuna eta baikortasunarekin.

Grabaketa 2018ko uztailaren 10, 11, 12an egin da, Lannemezaneko auditorioan.

Eskertuak izan diren Instituzio barnekoak egitasmoa errealizatzeko laguntzaileak : zaindariak, zuzendaritzak, SPIP zerbitzakoak...

Musika grabaketa : Pierre Vissler, Mike Devaux - Montaketa : Pierre Vissler

Koordinaketa, xubi idekia eta musika taldeen animatzailea : Mixel Etxekopar eta Mauleko HEBENTIK elkartea

Boutik > MUSIHESKA