Hebentik
Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan
• Aurkezpena

Hebentik 2004. urtekoan sortu da Xiberoan. Artea eraman usaiaz kanpoko lekuetara , herritik eta biztanletatik sortu , ibilaldi poetikoetan sartu Euskal Herriko errealitatean bermatuz, Euskarazko sorkuntzak eskaini eta Euskal Herriko beste herrialdeekin partekatu, Topaketak sortu publikoa, herriak eta gure elkartearen artean, baita artista eta biztanleen artean, ofiziozko artistak eta herrikoen artean, tradizioa eta arte garaikidearen artean, hemengo eta kanpoko jendeen artean : hona zer diren HEBENTIKen helburuak.
HEBENTIK-ek leheneko "tram"-aren geltokia erosi du, Maulen. Hortan barnen bere bulegoa, mustraka eta erakusketa gela bat, informazione iturri bat egin ditu, besteak beste.

Hebentik kolektiboaren egoitza, Matalaz karrika Maulen sos emaite herrikoiari esker erosirik.
Hebentik-ek egitarau aberats bezain hanitxa eskentzen dü :
• Berriak
| François Rossé hil zaikü | |
![]() | François ROSSE lagun pianolari-musikari-bizilaria hil zaiku irailaren 4an, Bordelen! AVC bat egin züan agorrilan eta geroztik ezin arrajin... Xirun ebilirik, bai eta Larrainen, Urdiñarben (Hebentikekin) eta Euskal Herri osoan ere hainbeste xede eraman ondoan, sonügile gisa edo konpostitore. XIRUn Txoriei xedea sortü günüan 2015ean, ET INCARNATUS Tolosako orkestrarekin... Hona musika zatitto bat, "ITZULI"... |
| >> Gehiago jakin | |
| XIBEROKO DANTZA JAUZIAK | |
![]() | Xiberoko 55 dantzen partizio musikalak Xiberoko dantzen musikaz estudioa Xiberoko dantzaren aurkezpena (Mixel Etxekopar) Euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez Salgei : Tandem Maule - Elkar Baiona - Hebentikenean |
| >> Gehiago jakin | |
• Oraiko ikusgarriak
| Züek Heben erakusketa | |
![]() | ZÜEK HEBEN ERAKUSKETA
EUSKAL HERRIKO ATLAS GEO POETIKOA
|
| >> Gehiago jakin | |
| Etxetaburu | |
![]() | Jean-Christian Irigoyhenek eta Mixel Etxekoparek osotzen düen duoa |
| >> Gehiago jakin | |
• Harreman