XIRU 2026 apirilaren 4a - KUBATIK
XIRU 36. aldiz piztü da Xiberoan. Euskal Herri ttipi bat bildürik
zen aste bürü hortan Gotainen eta Maulen. Zazpi herrialdeetarik
jinik bazen jente. Ala hobeki erran zortzi. Aurtenko kümitüa
Kubako ühartea, eta Kubatik jinik artistak gure argitzera. Uhartea
izan zen hertsiki lotürik Xiberoarekin ere püntü batetan, ez gira
hortan ere salbüespena izan... KUBATIK. Ikusgarri berri eta
honkigarri bat sortu da Mauleko Plaza Gizon gelan, gela aski handia,
bena egün hartan hanitxez ttipiegi. Esklabotarzüna, menpekotarzüna,
bena askatasuna ere, antzerki hortan hala ürrentzen beita, historian
izan den bezala behar ere! Pascal pentsalariak mezü bat igorri
zeitan berriki: "Indarrik gabeko justizia ezin daite, bena indarra
justiziarik gabe, tiranikoa da. Maleruski historia errepikatzen
da
Bena memoria eta sormena josten direlarik, ordüan bai artearen
eginbidea agerian dago: Nicole Lougaroten ikerketa eta taula
zuzendaritza, Maika Etxekoparren pertsonaje eta kantoreen kolorea,
bai eta Fiston Bidiefono Gotaineko Kongotarraren dantza indartsüa,
eta Kuban eta E.H.an sortü melodiak Battitt Elizalderen pianoan.
Egün bakotxa bena
bete betea. Antzerkiko izen eta izanak Ikerzaleak alkartekide den
Robert Elizondoren ahotik, mintzaldi aberats batez kontatürik,
hitzez eta argazkiz
Gero, plaza herri erditan berriz ohatzeko,
dantza jauziak eta pilotaren klaska ederra, Urdiñarbeko lau
jokülari gazte eta zainarten eskütik, eskerrak zor deitzegü, egün
hartako ekia bezain beroak!
Plazatik elizala bi
ürrats, bi kantaldi-musikaldi eder, hor ere jentez beterik. Lehena
2012ko XIRUren segida nolabait: ordüan egin günüan "XIRU SARRI,
Joseba Sarrionandiaren olerkietarik ikusgarria, bena ez günüan
iholaz imajinatzen gure euskal olerkari-idazlea, Kubako bere gorde
lekütik ützüliko zela noizbait, Gotainera jiteko! Hameka
olerki-istoria, bere ahotik aurkeztürik eta Dana Moya Bizkaiko
Kubatar eüskaldün berriak müsika-ahaideak sortürik eta
kantatürik. Elegante.
Aihari goxoa
herriko gelako terrazan hartürik, ABOTIA kultura elkartearen
inplikazione ederrak lagüntürik, bai eta eüskarazko batzarria
segürtatürik, Euskaraldiko "Ahobizi "Beharriprest pintzak
soinean! Azken kontzertü "magistrala izan zen Contratemps
taldearen ORISHAS emanaldia entzün eta ikusiz: Bartzelonan bizi
Kubatar laukote horrek bidaje harrigarria eginarazi deiküe, Afrikako
Yoruba perkusionetarik, Kubako barroko eta herrikoi musiketara.
Lixsania Fernandezen botzak, bardin biola de gambak ere, emozionez
eta boztarioz bete dü eliza. Eta hau aski ez balitz, berriz hasi da,
hasi dira, sonü eta kantore, Ronnie Lynn Pattersonen piano-bar
giroan arratsaren eta XIRUren ürrentzeko. Bizi bedi 2027koa!
|